Ibilaldi gidatuak bi astetik behin, "Goazen Soraluze" kirol orientazio-zerbitzuaren eskutik
"Goazen Soraluze" kirol orientazio-zerbitzuak herritarrei zuzendutako ibilaldiak antolatuko ditu bi astean behin; astearte honetan egingo da lehendabizikoa, goizeko 10etan Plaza Zaharretik irtenda
Soraluzeko Udalak "Goazen Soraluze" orientazio-zerbitzu berria jarri zuen abian iaz, herritarren artean bizi ohitura aktibo eta osasungarriagoak sustatzeko helburuarekin.
Orientazio-zerbitzua Arrasateko Athlon enpresak kudeatzen du, Anje Eskartza kirol-teknikariaren bitartez.
Zerbitzua astean behin, astearteetan, eskaini izan da orain arte, 6 orduz; orain, aldiz, beste 2 ordu gehituko zaizkio eta ostegunetan ere zabaldik egongo da eta 15 egunean behin ibilaldi gidatuak egingo dira.
Ibilaldi gidatuek 1,5 orduko iraupena izango dute, goizeko 10etatik 11:30era.
Parte hartzea nahi duten herritarrak 10etan elkartuko dira Plaza Zaharrean.
Hurrengo bi hilabeteetako ibilaldien egutegia hau da:
- Otsailak 6 eta 20
- Martxoak 5 eta 19
Eguraldi txarreko egunetan tailerrak burutuko dira kiroldegian.
Zerbizuarekin harremanetan jartzeko:
- Telefonoa: 688609906
- Helbide elektronikoa: goazensoraluze@athlonosasuna.eus