Ibaiari buruzko dokumentala
Dokumentalaren proiektua Alkarrekin Soraluze Eginez ekimenaren baitako "Mendiak eta Ibaiak" lan-taldean sortu eta garatu da. Dokumentalak ibaia garbi zegoeneko sasoi hura ezagutu zuten hainbat herritarren testigantzak jasotzen ditu, ibaiarekin harreman estua izan zutenak. Bertan jaso dira ibaian egiten ziren hainbat jarduera, honakoak besteak beste: arrantza kontuak, txanalak, bainua eta igeriketa, arropak garbitzea, jolasak, errotak eta zentralak…
Egileek adierazi dutenez, ibaiaren gaineko memoria kolektiboa jaso nahi izan dute lan horrekin.
Dokumentala uztailean proiektatu zen lehen aldiz; urtarrileko hau, beraz, bigarren emanaldia izango da.
Antzokira bertaratzen direnek dokumentalaren kopia eskuratu ahal izango dute opari moduan.
Dokumentala: " Plazentziatarren ibaixa; garbi zegoeneko testigantzak".
Eguna: Urtarrilak 10, osteguna.
Ordua: Arratsaldeko 7ak.
Tokia: Herri Antzokia.