Hutsik geratu da kiroldegiko taberna ustiatzeko lehiaketa.
Hauxe da Tokiko Gobernu-batzarrak hartutako erabakiaren testua:
Ikusita, Tokiko Gobernu-Batzarrak 2015eko abenduaren 9an hartutako erabakiaren bidez, Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen pleguak onartu dituela. Era berean, aipatutako obra kontratuaren lizitazioari prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez hasera ematea ere onartu dela.
Ikusita, eskaintzak aurkezteko epean bakar bat ere ez dela aurkeztu.
Tokiko Gobernu-Batzarrak erabaki du:
1.- Soraluzeko kiroldegiaren eraikinean emango diren zerbitzuen ustiapen- eta kudeaketa-kontratuaren lizitazioa hutsik uztea.
2.- Hutsik uztearen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitara ematea.