Hurbiltasuneko bulego berria

Hurbiltasuneko bulego berria

2021/05/10
Soraluzeko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, herritarrei gizarte eta lan arloko aholkaritza eskainiko dien bulegoa zabaldu du; Zabaltzen/Sartuk kudeaketuko du.

Patricia Borinaga Osasun, Gizarte Ongizate eta Udal Immigrazio arloko arduradunak azaldu duenez, "Pandemiak agerian utzi du pertsona ahulenak izan direla osasun-, ekonomia-, lan- eta gizarte-krisi hori gehien pairatu dutenak. Haien egoera, gainera, larriagotu egin da, besteak beste, mugikortasun-murrizketek, baliabideen itxierak eta/edo zerbitzu publiko eta pribatu askok egunerokotzat ezarri duten online arretak "

Horregatik, egoera horren jakitun izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Soraluzeko Udalaren eta Zabaltzen/SartuKoop erakundearen laguntzarekin,  proiektu bat jarri du abian, Soraluzeko pertsona guztiak bertaratzeko aukera izango duen hurbiltasuneko bulego bat zabaltzeko.

Hauek dira bulego berriak emango dituen zerbitzuak:

  • Gizarte- eta lan-laguntza: gizarte-, pertsona-, prestakuntza- eta komunitate-estaldura emanez, pertsonek modu autonomoan eskura ditzaten tokiko, eskualdeko eta abarreko baliabideak arlo ekonomikoan, laboralean, prestakuntzan, etxebizitzan, soziosanitarioan, sozialean...
  • Online bizitzarako laguntza: laguntza digitala emanez, eguneroko arazo espezifikoak konpontzeko, izapideak kudeatzeko, baliabideak ezagutzeko eta abarretarako tresnak eskuratzeko.

Zerbitzu hori EPAren lokal batean emango da, Baltegieta kaleko 18. zenbakian, astelehenetan eta asteazkenetan, 08:30etik 13:30era. Ordutegi bereko harremanetarako telefonoa 618777070 da eta helbide elektronikoa yolandaur@zabaltzen.sartu.org