Hornikuntza-sarea berritzeko lanak

Hornikuntza-sarea berritzeko lanak

2019/04/17
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uraren hornikuntza-sare orokorra eraberritzeko lanak hasiko ditu apirilaren 23an Errekalde kalean; lanek bi asteko iraupena izango dute.

Hornikuntza-sare orokorra egoera txarrean dagoelako, berau berritzeko obrak egingo ditu hurrengo egunetan Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Errekalde kaleko 2 eta 10 zenbakien artean.

Lanak Excavaciones Ekin, S.L. enpresak egingo ditu eta 2 aste iraungo dutela aurreikusten du Ur Kontsortzioak.

Lanei buruzko edozein duda edo kontsulta izanez gero, 902302222 edo 943718023-ra deitzeko aukera daukate bizilagunek.