Hondakinen gaikako bilketa
Udalerrietako hondakinak bizileku partikular, denda, bulego eta zerbitzuetan sorturikoak dira, bai eta arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak eta haien izaera edo konposizioa dela eta aipatu berri ditugun leku edo jardueratan ekoiztutakoekin bateratu daitezkeenak ere.
Hondakin hauek gaur egungo ingurumen arazo larrienetarikoak osatzen dituzte.
Soraluzeko udalerriaren kasuan, hondakinen sorrerak behera egin du urteek aurrera egin ahala. 2007an 1,7 tona hondakin sortu ziren herri mailan ; 2020an, berriz, 1,4 tona.
Hondakinen sorreraren txikiagotzea ez da dagoen albiste on bakarra. Kontuan izatekoa da 2007an birziklatze tasa %15,6 zela eta 2013an, bio-hondakinen zakar-ontziak ezarri ostean, birziklatze tasa %30,5era igo zen. Urteak igaro ahala, datu honek gora egin du, 2020an %48,9a lortu arte.
Nahiz eta ospatzekoa den birziklapenaren inguruan dagoen joera positiboa, egiteko asko dago oraindik. Hondakinak gaizki sailkatzeak eta hauen kudeaketa okerrak ingurumenerako arazo larriak suposatzen ditu, adibidez: lurzoruaren kutsadura, lurrazaleko uren kutsadura, berotegi-efektuko gasen isurketa, etab. Hiritar moduan eta ingurumenarekin kontzientziatutako pertsona moduan, arazo hauek txikiagotzen lagun dezakegu hiru erreen araua ezarriz: murriztu, berrerabili eta birziklatu. Honela ingurumenarekiko ardura handiagoko kultura sortuko dugu.