Hobekuntza berriak Jubilatuen Elkartean
Azken urteetan egin izan duen moduan, aurten ere hainbat hobekuntza-lan egin ditu Udalak "Itxaropena" Jubilatuen Elkartean.
Oraingo honetan, ileapaindegiko altzari eta tresnak berritzera bideratu ditu hobekuntza-lanik gehienak Udalak (6.289€). Halaber, hiru haizegailu jarri dira tabernan (600 €) eta baita aterkiak biltzeko bi makina erosi ere (495€), aterkien urak lurra busti ez dezan eta, modu horretara, irristaketek eragindako erorketak ekiditeko.
Arestian esan bezala, aipatutako inbertsioak legegintzaldi honetan zehar Udalak Itxaropena Jubilatuen Elkartean egin dituen beste ibertsio batzuei jarraipena ematera datoz, sukaldearen berrikuntza, lokalaren margoketa eta hozkailuaren erosketa, besteak beste.
Lan hauekin guztiekin Jubillatuen Elkarteko instalazioak hobetzen jarraitu nahi du Udalak, instalaziook erabiltzen dituzten herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintze aldera.