Hobekuntzak Herri Antzokiko argiztapen-sisteman
Abel Olaizola Kultura zinegotzia eta Iker Aldazabal alkatea, Herri Antzokian.

Hobekuntzak Herri Antzokiko argiztapen-sisteman

2022/11/02
Herri antzokiko argiztapen-sistema hobetzeko 10.000 euroko inbertsioa egin du Soraluzeko Udalak.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak sustatuta, hainbat hobekuntza-lan egin ditu azken egunetan Udalak herriko antzokian, agertokiko argiztapenean hain zuzen ere.

Argiztapen-sistema mugatua eta zaharkitua zuen aretoak eta hori oztopo bihurtzen zen hainbat ikuskizun kontratatzeko edo hainbat ikuskizunez modu egokian gozatzeko orduan.

 

Argiztapen-mahaiaren kanal kopurua laukoiztua

Egindako inbertsioari esker led motako 16 proiektore berri eskuratu dira eta laukoiztu egin da argiztapen-mahaiaren kanal kopurua. Lanak Arrasateko Danatek enpresak egin ditu eta 10.113,02 euroko kostua izan dute.