Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin

Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin

2022/04/12
Udalak eta Pil-pilean Elkarteak hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte; elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde egiten duen lana finantzatzen laguntzea da helburua.

Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanarenako hainbat hitzarmena izenpetu dituzte aste honetan.

Hitzarmenak Iker Aldazabal alkateak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen lehendakariak, Arianne Unamunok, sinatu dituzte.

Hitzarmen hauen helburua Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak kudeatu eta antolatzen dituen egitasmo eta jarduera ezberdinetarako diru-laguntzak zehaztea da.

Hiru dira Udalak eta elkarteak izenpetu dituzten hitzarmenak:

Hitzarmenek urte beteko iraupena daukate, 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31n amaituz.

Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko 77.173,50 euro emango dizkio Udalak Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteari.