Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin
Udalak eta Pil-pilean Elkarteak lau urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde aurrera eramaten dituen egitasmoak finantzatze aldera.
Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak elkarlanarenako hitzarmena sinatu zuten joan den astean.
Sinadura-ekitaldia Iker Aldazabal alkateak eta Pil-pilean Elkarteko lehendakariak, Arianne Unamunok, burutu zuten.
Hitzarmenaren helburua Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak kudeatu eta antolatuko dituen egitasmo eta jardueretarako diru-laguntzak zehaztea da.
Hitzarmenak 4 urteko iraupena dauka, 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2021eko abenduaren 31n amaituz.
Hitzarmenak ondorengo jarduerak hartzen ditu aintzat:
- Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP) jasotako hainbat ekintzen kudeaketa.
- Udaleku irekien kudeaketa.
- Elkartearen hainbat egitasmo eta ekintza (Aldizkaria, plaentxia.eus webgunea, Udate gabe, Olentzero eta Mari Domingi...).
Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko 74.525 euro emango dizkio Udalak Pil-pilean Euskaldunon Elkarteari.
Hitzarmena osorik kontsultatzeko sakatu HEMEN.