Hiru urteko haurrentzako udalekuak
Martxoaren 22an egindako Hezkuntza, Haur eta Gazteria Batzordean jakinarazi zen bezala, Soraluzeko Udalak 3 urteko haurrentzako udalekuak jarriko ditu abian aurten.
Orain arte, 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izan dute Pilpilean elkarteak antolatu eta Udalak finantzatzen duen jarduera honetan baina, aurten, 3 urteko umeei ere emango zaie parte hartzeko aukera.
Esperientzia pilotu bat da, denboran irauteko bokazioarekin sortu dena, eta guztiz bat dator erakunde publikoek haurrek aisialdirako, jolaserako eta arte- eta kultura-jardueretan parte hartzeko duten eskubidea bermatuko duten ekimenak bultzatzeko duten betebeharrarekin.
Hiru urteko haur horiek talde propio bat osatuko dute, eta talde horrek modu independentean funtzionatuko du, 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako udalekuen data beretan. Taldeak bere adinari egokitutako ordutegi, programazio eta jarduerak izango ditu, eta udal-ludotekako hezitzaile-taldeak dinamizatuko eta gainbegiratuko du.
Aurten udalekuak uztailaren 3tik 14ra izango dira eta matrikulazioa maiatzaren 8tik 19ra egin ahal izango da.
3 urteko taldearentzako matrikula arruntaren prezioa 40 €-koa izango da, eta zenbateko horri kasu bakoitzean aurreikusitako hobariak aplikatuko zaizkio.