Hiru peoiren kontratazioa

Hiru peoiren kontratazioa

2021/11/09
Sei hilabeterako 3 peoi kontratatuko ditu Soraluzeko Udalak, lanjardun partzialean, LANBIDEk diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren barruan.

Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%69), hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “AISIALDIRAKO BERDEGUNEEN ATONTZEA”  proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urte baino gehiagokoek.

Betebehar espezifikoak:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoetan izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete gaur hasi eta azaroaren 22ra arte, biak barne.