Herriko merkatarientzako dirulaguntzak
Soraluzeko Udalak bigarren dirulaguntza-sorta bat bideratuko du COVID-19 birusaren osasun gaitzagatik herriko establezimenduak egin behar izan dituzten inbertsioak diruz laguntzeko.
Deialdia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.
Ondorengo hauek dira diru-laguntzen ezaugarriak:
Xedea
Itzuli beharrik gabeko diru laguntza ematea udalerriko merkataritzari eta ostalaritzari Covid-19 birusaren osasun gaitzagatik egindako inbertsiotarako.
Diru-laguntzen zenbatekoa
Diru-laguntzaren zenbateko osoa 18.946 eurokoa izango da.
Banaketa-irizpideak
Diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako fakturaren % 100era artekoa izan daiteke, eta diruz lagun daitekeen gastua 5.000,00 eurokoa izango da gehienez establezimendu bakoitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskariak aurkezteko 15 lan eguneko epea egongo da, diru-laguntzaren oinarri hauek udal web orrialdean argitaratu eta biharamunaz geroztik.
Eskaerak aurkezteko modua
Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean fisikoki edo web orri bidez telematikoki (www.soraluze.eus) aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera.
Diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta eskaera egiteko inprimakia HEMEN kontsulta daitezke.