Herriko historia eta kultur ondarea ezagutzera emateko biltegi digitala
Aipatutako biltegi digitala “Herrixak Hezi; Soraluzeko Hezkuntza Proiektua” egitasmoaren baitan sortutako baliabidea da eta, herritarrei orohar, baina txikienei bereziki, herriko historia eta kultur ondarea ezagutaraztea du helburu moduan.
Biltegia tresna baliagarria izan daiteke herriko ikastetxeetan erabiltzeko, baliabide bat gehiago bertako programaketetan jasotako eduki eta abarrak lantzeko garaian.
Biltegiak 4 gai jasotzen ditu oraintxe: "Armagintza", "Deba ibaia", "Kultura herrikoia" eta "Dolmenen ibilbidea".
Lehendabiziko 3 gaien edukiak Antton Alberdi herritarrak prestatu ditu, Udalak emandako beka baten bitartez; laugarrena, aldiz, Arantzadi Zientzia Elkarteak atondu du. Ilustrazioak Eñaut Aiartzaguenarenak dira.
Etorkizunean gai eta eduki ezberdinak gehitzen joatea da asmoa, baita sortutako unitateentzako baliabide didaktikoak sortzea ere.
Bilegia ikusteko bi bide daude:
- Zuzenean “sbsi.soraluze.eus” helbidean.
- www.soraluze.eus webguneko “Herriko ondarearen eduki biltegia” izeneko banerrean sakatuta.