Herriko espaloien garbiketa berezia burutu da abuztuan zehar
Debabarrenako Mankomunitateko beharginek herriko espaloiak garbitzen aritu dira; zatika-zatika udalerriko espaloi guztiak garbitzea da Udalaren helburua.
Abuztuan aritu da herriko espaloiak eta kaleak garbitzen Debabarrenako
Mankomunitateak daukan makina berezia.
"Makina honi esker bestela eman ezin zaien garbitu eta dizdira ematen zaie
espaloiei, denboran zehar pilatutako zikina kenduz", azaldu du Soraluzeko alkate Iker Aldazabalek.
Txandan-txandan, eskualdeko udalerri ezberdinak bisitatzen ditu makinak, udal
bakoitzak egindako eskaerak eta ezarritako plangintzari erantzunez.