Herriko espaloien garbiketa berezia
Debabarreneko Mankomunitateko beharginak astelehenean hasiko dira herriko espaloiak garbitzen; zatika-zatika udalerriko espaloi guztiak garbitzea da udalaren asmoa.
Astelehenean emango zaie hasiera herriko espaloiak eta kaleak garbitzeko lanei.
Debabarreneko Mankomunitatearen jabetzako makina berezia (desugertze-makina) erabiliko da horretarako.
Makina honi esker bestela eman ezin zaien garbitu eta dizdira ematen zaie espaloiei, denboran zehar pilatutako zikina kenduz.
Txandan-txandan, eskualdeko udalerri ezberdinak bisitatzen ditu makinak, udal bakoitzak egindako eskaerak eta ezarritako plangintzari erantzunez.