Herriko dendetan erabiltzeko bono-sozialak eskatzeko epea irekiko da

Herriko dendetan erabiltzeko bono-sozialak eskatzeko epea irekiko da

2024/10/10
Erosketa-bonuak banatuko ditu Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Sailak egoera ekonomiko zaila bizi duten herritarren artean; 100 euroko 150 bono banatuko dira.

Azken urteetan egin izan den moduan, Soraluzeko Udalak 100 euroko erosketa-bonoak banatuko ditu hurrengo egunetan egoera ekonomiko zaurgarrian dauden herriko familien artean, 100 euro familia-unitate bakoitzeko.

Laguntza-bono hauek familien oinarrizko beharrei erantzutea dute helburu moduan eta Soraluzeko denda eta saltokietan erabili ahal izango dira.

Onuradunak

Bonoek bi onuradun mota izango dituzte: gaur egun udalaren dirulagutzaren bat jasotzen dutenak eta, dirulaguntzarik jaso ez arren, errenta-maila baxua dutenak.

1. Dirulaguntzen onuradun direnek zuzenean jasoko dituzte bonoak. Eskaera egin behar dute, baina datu ekonomikoak aurkeztu beharrik gabe:

  • Gizarte-larrialdietarako laguntzaren onuradunak (GLL/AES)
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak (DBE/RGI)
  • Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunak (BGD/IMV)
  • Gurutze Gorriko Elikagaien laguntzen onuradunak

2. Honako pertsona hauek, aldiz, datu ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte udalean, eta laguntza jasoko dute baldintza ekonomikoak betetzen badituzte:

  • Pentsiodunak
  • Diru sarrera txikiak dituzten langileak
  • Langabetuak

Bete beharreko baldintzak

Dirulaguntza jasotzeko Soraluzen bizi eta bertan erroldatuta egon beharko da eskabidea aurkezten den egunean. Horretaz gain, eskatzaileen diru-sarrerak ondoren zehazten diren mugen azpitik egon beharko dira:

Familia unitatearen kideak Errenta muga
1 15.400
2 20.160
3 22.634
4 25.521
5 28.855
6 32.689
7 37.096
8 42.166
9+ +7.150

Errenta-muga zehazteko familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak hartuko dira kontuan. Horretarako, Udalak berak egiaztatuko du familia-unitatearen osaera erroldaren bidez.

Epeak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Eskabideak egin eta dokumentazioa entregatzeko epea: urriaren 14tik 31ra, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, 9:00etatik 13:00tara.
  • Soraluzeko saltokietako tiketak entregatzeko epea: eskaera onartzen den egunetik azaroaren 15era, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan, 9:00etatik 13:00etara.

Eskabide guztiekin batera aurkeztu beharko da Gizarte Laguntzarako Bono Sozialen berariazko eskabide orria. Jarraian, onuradun mota bakoitzak, kasuz kasu, aurkeztu beharreko dokumentazioa:

LARRIALDIKO LAGUNTZAREN (GLL/AES) EDO DIRU SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN (DBE/RGI) ONURADUNA:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERAREN (BGD/IMV) ONURADUNAK:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

 ☐ BGD/IMV zertifikatua

LANGILEAK:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

 ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa

 ☐ 2023ko errenta aitorpena

LANGABETUAK:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

 ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa

 ☐ LANBIDE-INEMek luzatutako 2023an jasotako diru sarrerei buruzko ziurtagiria

PENTSIODUNAK:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

 ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa

 ☐ 2023ko Pentsio Ziurtagiria

BESTEAK:

 ☐ Eskaera orria beteta eta sinatuta

 ☐ NAN edo agiri baliokidea, jatorrizkoa edo konpultsatutakoa

 ☐ CARITASek edo dagokion erakundeak luzatutako 2023an jasotako diru sarrerei buruzko ziurtagiria

Ohar garrantzitsuak

  • Laguntza-eskatzaileak ez diren beste pertsona batzuek jaso ahal izango dute eskabidea eta entregatu ahal izango dute dokumentazioa.
  • Tiketak Soraluzeko saltokietakoak izan behar dira, eta gutun-azal zuri batean entregatuko dira, eskatzailearen izen- abizenekin. Aurkeztu beharko dira saltoki desberdinetako 2 tiket gutxienez, eta horietako bakoitza ezingo da 50 eurotik gorakoa izan.
  • Bonua kobratzeko garaian, gizarte-laguntzen edo Gurutze Gorriko elikagaien programako onuradun EZ badira: eskatzaileek Udaleko Gizarte Zerbitzuen oniritzia izan beharko dute, eta eskatzaileekin harremanetan jarriko dira eskaera onartu den ala ez jakinarazteko. Bestalde, Gizarte-laguntzak BAI jasotzen dituztenek automatikoki lortuko dute oniritzia.
  • Tiket guztiak aztertu ondoren, eskatzaileak emandako banku-kontuan emandako bonuari dagokion zenbatekoa ordainduko da (Tokiko Gobernu Batzarrak onartu ondoren).
  • Eskaerak onartuko dira aurrenkontu erabilgarria agortu arte (15.000€).

Edozein zalantza argitzeko, 943 750056 eta 943 750054 telefonoetara deitu beharko da; mezu elektroniko bat bidali gizarte@soraluze.eus eta gizartezer@soraluze.eus helbideetara; edota modu presentzialean Gizarte Zerbitzuetako harreran.

Oinarriak jarraian kontsulta daitezke: oinarriak