Herrigunea ibilgailuei itxita

Herrigunea ibilgailuei itxita

2021/10/11
COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera amaituta, arratsaldeko 3retan itxiko dira berriro ere asteazken honetatik aurrera Santa Ana eta Etxaburueta kaleak ibilgailuentzat.

Urriaren 6ko Osasun sailburuaren aginduak bertan behera utzi zituen COVID-19ari aurre egiteko ezarritako prebentzio neurririk gehienak, larrialdi-egoera amaitutzat emanez.

Hori horrela, herriguneko ibilgailuen joan etorriak ere bere ohiko egoera berreskuratuko du eta asteazken honetatik aurrera, urriak 13, arratsaldeko 3retan itxiko dira egunero Santa Ana eta Etxaburueta kaleak, arratsaldeko 1ean itxi beharrean.

Edozein zalantza edo argibidetarako Udaltzaingora jo dezakete herritarrek, 943753024 telefono zenbakian.