Herria berroneratzeko bulegoaren arreta, informazio eta kudeaketarako teknikaria
Soraluzeko Udalak bulego berria zabalduko du laster kalebarreneko 8. zenbakian, Ezozibideko bizilagunei auzoa berroneratzeko hasitako prozesuari buruzko informazioa eta laguntza teknikoa eskaintzeko helburuarekin.
Hori horrela, bulegoaz arduratuko den arreta, informazio eta kudeaketarako teknikaria kontratatzeko deialdia egin du.
Ondorengoak dira sortzera doan lanpostuaren ezaugarriak:
Deskribapena
Hautatutako personak modu proaktiboan lagunduko die jabeen erkidegoei eta partikularrei beren etxebizitza-eraikinak birgaitzeko prozesuan, maila administratiboan, juridikoan eta finantzarioan, prozesuak administratuz Soraluzeko udalerriko Ezozibidea auzoko Bulego Teknikoan.
Eginkizunak
Informazioa eta zabalkundea; finantzaketa bilatzea baliabide ekonomiko nahikorik ez duten erkidegoei edo pertsonei; Jabetza Horizontalaren Legea aplikatzeko aholkularitza.
Hautagaien ezaugarriak
- Enpresen Zuzenbide, Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate-titulua edo antzekoak.
- Deskribatutakoaren antzeko lanpostuetan gutxienez 6 hilabeteko esperientzia izatea.
- Gaitasun pertsonalak: enpatia, autonomia eta gatazkak konpontzea.
- Euskararen ezagutza, C1 maila.
Lan-baldintzak
- Lan-kontratu mugagabea.
- % 100eko lanaldi osoa, goizez eta arratsaldez.
Informazioa eta izen-ematea:
- Telefonoa: 945160600
- Webgunea: