Hegaztientzako habiak egiteko tailerra

Hegaztientzako habiak egiteko tailerra

2018/04/30
Udaleko Ingurumen eta Landa Garapenerako Batzordeak antolatuta, hegaztientzako habiak egiten ikasiko dute Plaentxi Herri Ikastetxeko 4. mailako ikasleek Aranzadi Elkartearen eskutik.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko sailak "Txoribox" izeneko proiektua ekarri du herrira.

Txoribox ingurumen heziketa proiektua da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailak dinamizatzen du.

Proiektuaren helburuak herritar gazteak hegaztien ezagutzara, kontserbaziora eta ikerkuntzara hurbiltzea dira.

Tailerra lehen hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dago eta datorren ostiralean, maiatzak 4, burutuko da, goizean.

Tailer honetan, egurrezko 10 habi eraikiko dituzte haurrek, horien garrantzia eta erabilpenaz ikasiko dute eta horiek okupatzen dituzten ohiko hegaztiak zeintzuk diren ezagutuko dituzte.

Eraikitako habiak herriko parkeetako zuhaitzetan kokatuko dira.