"Hazilan" proiektuaren V. edizioa

"Hazilan" proiektuaren V. edizioa

2018/04/09
DEBEGESA garapen agentziak HAZILAN proiektua jarri du abian Debabarrenean, langabezian dauden 20 eta 44 urte arteko pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzeko.

Debabarreneko Garapen Agentziak HAZILAN proiektua jarri du abian bosgarren urtez.

Proiektuaren helburua langabezian dauden eskualdeko pertsona kualifikatuei lana lortzen laguntzea da.

Parte hartu nahi duten hautagaiek ondorengo baldintza bete behar dituzte:

  • 20 eta 44 urte bitartean izatea.
  • Unibertsitate titulu ofiziala edo goi mailako prestakuntza zikloa egina izatea.
  • Langabezia egoeran egotea edo ikasketekin bat datorren lana lortu nahi izatea.
  • Debabarreneko herritarrek lehentasuna izango dute.

Hautagai guztien artean aukeraketa prozesu bat egingo da, eta aukeratutakoen artean daudenek:

  • Gaitasun pertsonalak eta profesionalak eskuratzeko prestakuntza jasoko dute, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez.
  • Proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute, metodologia berritzaileen bidez. 
  • Eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute edo proiekturen bat garatuko dute. Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Izena emateko epea apirilaren 20ra arte dago zabalik.

DEBEGESAk informazio-saioak eskainiko ditu apirilaren 10ean eta 20an, programaren xehetasunak azaltzeko eta zalantzak argitzeko.

  • APIRILAK 10, asteartea, 12:00etan, DEBEGESAn.
  • APIRILAK 20, ostirala, 9:30ean, DEBEGESAn.

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren baitan kokatzen da eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean. Proiektua GARAPEN Garapen agentzien euskal elkarteak koordinatzen du, garapenerako 20 agentzien parte-hartzearekin.