Haurreskolan otsailean hasteko izen-ematea zabalik urtarrilaren 1etik 10era

Haurreskolan otsailean hasteko izen-ematea zabalik urtarrilaren 1etik 10era

2025/01/03
Urtarrilaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan otsailean hasteko izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

2023 eta 2024 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan urtarrilaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak otsailaren 3an hasiko lirateke.

Izen-ematea eta informazioa

Izena emateko bi bide egongo dira:

  • Online, ikasgunea webgunetik
  • Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: