![Haurreskolako izen-ematea zabalik Haurreskolako izen-ematea zabalik](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/haurreskolan-izena-emateko-epea-zabalik/@@images/image-900-2d769497c4b3b25f1a5f8188de5fa45d.jpeg)
Haurreskolako izen-ematea zabalik
Apirilaren 11tik maiatzaren 9ra arte dago zabalik Soraluzeko Haurreskolan datorren ikasturterako izena emateko epea.
Datorren ikasturtean 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurrak hasi ahal izango dira haurreskolan.
Izen-ematea modu presentzialean nahiz online egiteko aukera dago, www.haurreskolak.eus webgunean.
Izen-ematea modu presentzialean egin nahi dutenek miatzaren 9ra arte egin ahal izango dute, haurreskolan bertan, goizeko 9etatik 14etara.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943-751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.