Haurreskolako matrikulazio kanpaina

Haurreskolako matrikulazio kanpaina

2020/05/27
Ekainaren 8ra bitartean dago zabalik Soraluzeko haur-eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea; orain matrikulatzen diren haurrak irailean hasiko dira haurreskolan.

Ekainaren 8ra arte dago zabalik datorren ikasturterako Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea.

Aurten, berrikuntza bezala, alarma egoerak eraginda, izen-ematea online egiteko aukera ere egongo da, maiatzaren 21etik ekainaren 8ra bitartean, www.haurreskolak.eus webgunean.

Izen-ematea modu presentzialean egin nahi dutenek ekainaren 1etik 8ra arte egin ahal izango dute, haurreskolan bertan, goizeko 9etatik 14etara.

Orain izena ematen duten haurrak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira haurreskolan.

Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke: