![Haurreskolako matrikulazio-kanpaina Haurreskolako matrikulazio-kanpaina](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/haurreskolako-matrikulazio-kanpaina-4/@@images/image-900-649ea00c2840795c1f8ec6dbbbc82220.jpeg)
Haurreskolako matrikulazio-kanpaina
Urriaren 1ean zabaldu zen Soraluzeko Haurreskolan izena emateko epea datorren asteazkenean, hilak 9, amaituko da.
Orain izena ematen duten haurrak abendu, urtarril eta otsailean hasiko dira haurreskolan.
Haurreskolak 0 eta 2 urte bitarteko haur-eskola publikoak dira eta haien helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzu ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.
Ordaindu beharreko kuotak zerbitzuaren ordu-kopuruaren eta familiaren diru-sarreren arabera kalkulatzen da, doakoa delarik 18.000 eurotik beherako errententzat.
Soraluzeko haurreskolan 21 plaza daude, 9 plaza 0 urteko gelan eta 13 plaza 1 urteko gelan.
Informazio gehiago Haurreskolan bertan, 943-751332 telefono zenbakian edo Haurreskolak Partzuergoaren triptiko informatiboan eskuratu daiteke.