Haurrentzako zine-eskaintza
"Turuleka oiloa" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Udaleko Kultura Sailak eta Atxolin Guraso Elkarteak urtero elkarlanean antolatzen duten haurrentzako zine-zikloari.
Duela urte batzuk hasitako elkarlanarekin jarraituz, Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.
Zikloa 4 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urtean estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, otsailean eta martxoan.
Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-10 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.
6 urtez beherako haurrek heldu baten laguntzaz sartu beharko dute.
Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 2koa gainontzekontzat.
Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:
- Urtarrilak 31
TURULEKA OILOA
- Otsailak 14
LUR ETA AMETS
- Otsailak 28
BIHURRI
- Martxoak 14
DRAGOIAREN GIDARIA