Haurrentzako tailerrak datorren domekan 2 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat

Haurrentzako tailerrak datorren domekan 2 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat

2024/12/09
Haurrentzako tailerrak antolatu dituzte Kukumixok, Atxolinek eta udalak elkarlanean abenduaren 15erako 2 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat.

Kukumixo Aisialdi Taldeak, Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko udalak herriko umeentzako tailerrak antolatu dituzte elkarlanean. Aurrez ere elkarrekin antolatutako Domekak aterpean egitasmoari lekukoa emango dio datorren domekako ekintzak. Hitzordura deituta daude HH4tik LH6ra arteko neska-mutilak; halaber, HH2 eta HH3ko haurrek ere izango dute haientzako txoko bat.

Goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte egongo dira tailerrak Arane udal kiroldegiko pilotalekuan.

Hainbat tailer aukeran

Antolatzaileek ordubeteko iraupena izango duten hiru tailer antolatu dituzte; haur bakoitzak, gehienez ere, bi tailerretan parte hartzeko aukera izango du.

  • Gabonetako eskulanak
  • Sukaldaritza tailerra
  • Mugimendu tailerra: jolas gidatuak

HH2 eta HH3ko umeak

Aurrez esan bezala, tailerrak HH4tik LH6rako umeentzako izango dira; edonola ere, bi eta hiru urtetako haurrentzako txoko bat prestatuko dute antolatzaileek, heldu batek lagunduta, jolas librean aritzeko aukera izan dezaten.

Adin-tarte honetako haurrek ez dute tailerrik aukeratu beharko, baina izena eman beharko dute hala ere.

Izen-ematea

Izena emateko azken eguna barixakua, abenduaren 13a, izango da. Horretarako, bi bide daude:

  • Online, ondorengo galdetegia betez: izen-ematea
  • Aurrez aurre:
    • Pil-Pileaneko bulegoan, 10:00 - 13:00 eta 17:00 - 19:00 artean.
    • Udaleko harrera bulegoan, 9:00 - 14:00 artean.