Haurrentzako Sormen Tailerretan izena emateko bigarren matrikulazio-aldia zabaldu du udalak

Haurrentzako Sormen Tailerretan izena emateko bigarren matrikulazio-aldia zabaldu du udalak

2024/09/10
Haur eta gaztetxoen sormena bultzatzeko hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak 2024-2025 ikasturterako; urritik maiatzera egingo dira eta bigarren matrikulazio-aldia zabalik dago.

Herrixak Hezi hezkuntza proiektuaren baitan, herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak: zirkoa, arte plastikoak eta bertsolaritza. Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi tailer hauek.

Arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute; urrian hasiko dira eta maiatzean amaitu.

Tailerretarako izen-ematea ekainean zabaldu bazen ere, oraindik badira plaza libreak hainbat tailer eta ordu-tartetan.

Ikastaroen eskaintza

Zirkoa

Norentzat: LH1 eta LH3 arteko haurrak (6-9 urte)
Noiz: martitzena, LH1-LH2-LH3 (17:00-18:00) 
Prezioa: hilean 20 euro
Irakaslea: Arrate Espilla

Bertsolaritza

Norentzat: LH5 eta DBH2 arteko haurrak (10-14 urte)
Noiz: taldea osatzean zehaztuko da
Prezioa: hilean 10 euro
Irakaslea: Eneko Beretxinaga

Arte plastikoak (marrazkia, pintura, eskultura…)

Norentzat: LH1 eta LH6 arteko haurrak (6-12 urte)
Noiz: astelehena, 18:00-19:30 
Prezioa: hilean 25 euro
Irakaslea: Amaia Santamaria

Izen-ematea

Izen-ematea irailaren 24a arte dago zabalik. Horretarako, bi bide egongo dira:

  • Online, ondorengo lotura honen bitartez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, Udaletxeko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.

Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.