Haurrentzako sormen tailerrak, datorren ikasturtean ere

Haurrentzako sormen tailerrak, datorren ikasturtean ere

2024/06/17
Haur eta gaztetxoen sormena bultzatzeko hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak datorren ikasturterako; urritik maiatzera egingo dira eta dagoeneko eman daiteke izena.

Herrixak Hezi hezkuntza proiektuaren baitan, herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak. Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi moduan tailer hauek.

Datorren ikasturterako hiru ikastaro antolatu dira: zirkoa, arte plastikoak eta bertsolaritza. Tailerrak arloko adituek zuzenduko dituzte eta 10 hilabeteko iraupena izango dute, urrian hasi eta maiatzean amaituz.

Ikastaroen eskaintza

Zirkoa

Norentzat: LH1 eta LH6 arteko ko haurrak (6-12 urte)
Noiz: martitzena, LH1-LH2 (17:00-18:00) / LH3-LH6 (18:00-19:00)
Prezioa: hilean 20 euro
Irakaslea: Arrate Espilla

Bertsolaritza

Norentzat: LH5 eta DBH2 arteko haurrak (10-14 urte)
Noiz: martitzena, 18:00-19:00 / eguaztena, 17:00-18:00 / eguena, 18:30-19:30 *(Aukeratu egun posible guztiak)
Prezioa: hilean 10 euro
Irakaslea: Eneko Beretxinaga

Arte plastikoak (marrazkia, pintura, eskultura…)

Norentzat: LH1 eta LH6 arteko haurrak (6-12 urte)
Noiz: astelehena, 18:00-19:30 / martitzena, eguaztena eta eguena, 17:30-19:00 *(Aukeratu egun posible guztiak)
Prezioa: hilean 25 euro
Irakaslea: Amaia Santamaria

Izen-ematea

Izen-ematea ekainaren 17an zabalduko da eta plazak agortu artean egongo da zabalik. Horretarako, bi bide egongo dira:

  • Online, ondorengo lotura honen bitartez: izen-ematea
  • Aurrez aurre, Udaletxeko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.

Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.