Haurren aurrean helduok euskaraz!

Haurren aurrean helduok euskaraz!

2023/10/19
"Haurren aurrean helduok heldu" ekimenaren bigarren edizioa urriaren 19an hasiko da; helduen hizkuntza ohiturek haurrengan duten eraginaz ohartarazi nahi dute antolatzaileek.

Herriko euskalgintza osatzen duten eragileek, Pil-pilean Euskara Elkarteak, Plaentxi Herri Ikastetxeak, Soraluze BHI ikastetxeak, Soraluzeko Haurreskolak, Atxolin eta Keixeta Guraso Elkarteek, AEK-k eta Soraluzeko Udalak, "Haurren aurrean helduok heldu" ekimena eramango dute aurrera urriaren 19tik 29ra bitartean.

Guraso eta zaintzaileen arteko, hau da, helduen arteko, euskararen erabileran eragitea da egitasmoaren helburua, eta helduen arteko ohitura horiek haurrengan duten eraginaz ohartaraztea.

Bi asteko iraupena daukan ekimen honen baitan, guraso eta haurrek euskaraz partekatu ahal izango dituzten hainbat ekintza ere antolatu dira; izan ipuin kontaketak, mural margoketak, mendi ibilaldiak zein jolas ikastaroak.

ZER DA AURREN AURREAN HELDUOK HELDU?

Guraso eta zaintzaileei euren arteko, hau da, HELDUEN ARTEKO, euskararen erabileran eragiteko eta umeekiko hizkuntza eredugarritasuna bultzatzeko ekimena da.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

0-12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten helduak dira ariketako xede taldea: gurasoak zein zaintza lanetan airtzen diren bestelako senide eta herritarrak.

NOIZ IZANGO DA?

2023ko urriaren 19tik 29ra.

NOLA PARTE HARTU ARIKETAN?

Herrian jarritako informazio-mahaietan informazioa jasoz eta antolatutako ekintzetan parte hartuz.

Ariketa soziala egin proposatutako ekintzetan:

1. Euskaraz ondo moldatzen bazara:

  • Lehen hitza euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei.
  • Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erderaz hitz eginda ere.

2. Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu:

  • Gonbidatu zure ingurukoak euskaraz jarrai dezaten/aritu daitezen zurekin.

ANTOLATUTAKO EKINTZAK:

Jarraian ikus ditzakezu antolatu diren ekintzak. Ekintza horietako batzuetan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.