Hainbat apurketaren konponketa

Hainbat apurketaren konponketa

2020/02/19
Soraluzeko Udalak 2.000 euro gastatu berri ditu hainbat herritarren zibismo ezak eragindako apurketak konpontzeko; portaera hauekin amaitzeko laguntza eskatu du udalak.

Soraluzeko Udalak kiroldegi gaineko kristalezko baranda eta Zubi Nagusiko markesinako kristala konpondu berri ditu.

Biak ala biak herritar gutxi batzuen zibismo ezak eragindako apurketak izan dira, aurrez izandako hiri-altzarien apurketen zerrenda luzea handitzera datozenak.

Konponketa lanak Cristaleria Achak S.L enpresak burutu ditu eta 2.006,82 euroko kostua izan dute.

Udal arduradunek, ekintzok salatzearekin batera, herritarrei laguntza eskatu diete denon artean horrelako portaerekin amaitzeko. Iker Aldazabal alkateak adierazi dutenez, "jabetu behar dugu apurketa hauetan gastatzen den dirua ezingo dugula benetan beharrezkoak diren gauzetara bideratu, herriko behar eta herritarren eskarietara hain zuzen ere, udal aurrekontua mugatua baita”.