Guztia prest dago barixakuan hasiko diren aurtengo Aratoste Jaietarako
plaentxia.eus

Guztia prest dago barixakuan hasiko diren aurtengo Aratoste Jaietarako

2025/02/25
Hiru eguneko Aratoste Jaiak antolatu dituzte Udalak eta herriko hainbat eragilek, barixakuan hasi eta martitzenera arte.

Otsailaren 28an, barixakuan, hasi eta datorren asteko martitzenera arte ospatuko dira Soraluzeko Aratoste Jaiak.

Ospakizunak Euskal Aratoste Egunarekin hasiko dira barixakuan bertan; zapatuan, mozorro-lehiaketa egingo da, eta martitzenean, berriz, haurren dantza-erakustaldia. Musika animazioa ere ez da faltako, Lisker eta DJ Kaktus taldeen kontzertuekin eta Latuna Bando (Eibar-Soraluze) txarangarekin. Aurten, gainera, gaiteroen soinuek alaituta, Iruñeko erraldoiek ere parte hartuko dute ospakizunetan.

Egitaraua, egunez egun

Otsailak 28, barixakua

EUSKAL ARATOSTEAK

  • 15:15: Haurren kalejira eta dantzak, ikastetxetik Zubi Nagusira.
  • 16:30: Txokolate-jana, Kontzejupean.
  • Jarraian, Iruñeko Donibane Auzoko erraldoiak, herrigunean.
  • 18:30: Dantza herrikoiak, herrigunean.

Martxoak 1, zapatua

ARATOSTE ZAPATUA - MOZORRO LEHIAKETA

"Marrazki bizidunak"

  • 13:00: Photocallaren irekiera, Kontzejupean.
    • Lehiaketaren oinarriak HEMEN.
  • 13:00: Latuna Bando txaranga, herrigunean.
  • 18:00: Dantzaldia, Lisker taldearekin, karpan.

Martxoak 4, martitzena

ARATOSTE MARTITZENA

  • 17:00: Dantza-erakustaldia, kiroldegian.
  • 17:45: Gaitero eta buruhandiak, herrigunean.
  • 18:30: Dantza eta musika DJ Kaktusekin, karpan.
  • 20:00: Mozorro-lehiaketako sari-banaketa, karpan.