Gurutze Gorriaren jostailu kanpaina

Gurutze Gorriaren jostailu kanpaina

2018/12/26
Soraluzeko Udalak 750 euroko diru-ekarpena egin du Gurutze Gorriak zailtasun ekonomikoak dituzten familietako haurrei jostailuak erosteko antolatu duen Gabonetako kanpainarako.

Soraluzeko Udalaren Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazioaren Batzordeak 750 euro bideratu ditu Gurutze Gorriak urtero garai honetan antolatzen duen jostailu berri, ez sexista eta ez belikoak biltzeko antolatzen duen kanpainara.

Aurten 4.000 jostailu berri jasotzea jarri du helburu moduan Gurutze Gorriak, 0 eta 17 urte bitarteko 1.500 haur eta neraberen artean banatzeko, beraien jolaserako eskubidea bermatze aldera.

Jostailuak biltzeaz gainera, haurrek duten jolasteko eskubideaz sentsibilizatu nahi da gizartea. Eskubide hau 1989ko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 31. artikuluan jasotzen da, aipatzen delarik "hitzarmena sinatu duten estatuek haurrak aisialdi, jolas eta ekintza kultural eta artistikoetan parte hartzeko eskubidea duela".