Gurutze Gorriaren jostailu-kanpaina

Gurutze Gorriaren jostailu-kanpaina

2016/12/22
Haurren eta Gazteen Batzordearen ekimenez, Soraluzeko Udalak 1.000 euroko diru-ekarpena egin du Gurutze Gorriak zailtasun ekonomikoak dituzten familiei begira antolatu duen Gabonetako jostailu-kanpainarako.

Aurreko urteetan moduan, Gipuzkoako Gurutze Gorriak jostailu-kanpaina jarri du abian Gabon jaien atarian.

Kanpainaren helburua jostailuak lortzea da, ostean beharrean eta baztertze arriskuan dauden haurren artean banatzeko.

Soraluzeko Udalak, Haurren eta Gazteen Batzordearen bitartez, 1.000 euro bideratu ditu kanpainara, Gurutze Gorriak beharrean dauden herriko haurrentzat jostailu gehiago erosi ahal ditzan.

Era honetara, haurrek duten jolasteko eskubidea ahalbideratu nahi izan dute Udalak eta Gurutze Gorriak, haurren eskubideen kartak jasotzen duen eskubidea baita jolasteko eskubidea.

Haurrei banatuko zaizkien jostailuak berriak izango dira eta ez dira ez sexistak ez eta belikoak izango.