Haur eta nerabeen gurasoentzako hitzaldiak

Haur eta nerabeen gurasoentzako hitzaldiak

2018/11/27
Teknologia berrien erabilera seguru eta osasuntsuari eta jostailu egokien aukeraketari buruzko hitzaldi bana antolatu dituzte Udalak eta herriko Guraso Elkarteek gaurko eta biharko.

Atxolin eta Keixeta Guraso Elkarteekin elkarlanean, bi hitzaldi antolatu ditu Soraluzeko Udalak gaur eta bihar, haur eta nerabeen guraso eta hezitzaileei zuzenduta.

Hitzaldi bi hauek herriko Hezkuntza Proiektuaren baitan antolatu dira, "Eskola Herritarra egitasmoari lotuta.

Teknologia berrien erabilera seguru eta osasuntsua

Asteartea, azaroak 27, 18:30.

Hizlaria: Igor Gaminde (Pantallas Amigas)

Gaiak: Teknologia berrien aukera eta arriskuak; gehiegizko erabileraren ondorioak; erabilera egoki baterako aholkuak...

Tokia: Herri Antzokia.

Nola aukeratu jostailu egokia?

Asteazkena, azaroak 28, 18:30.

Hizlaria: Itsaso Pagoaga (Olgeta Zerbitzua)

Gaiak: Jostailu motak; haurraren garapena eta jolasa; euskarazko jostailuak; sexismoa jostailuetan...

Tokia: Herri Antzokia.