Gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Sailak gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasi dela jakinarazi nahi die herritarrei.
Aurtengo kanpaina atzo hasi zen, urriaren 23an, eta hilabetez luzatuko da, abenduaren 23a arte.
Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie gaixotasun kronikoak dituztenei; horregatik, txertoa da prebentzio-neurri nagusia, segurua eta eraginkorra delako.
Honako hauei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:
-
65 urte baino gehiago dituztenak
-
Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
-
Haurdun dauden emakumeak
-
Profesional sanitarioak
Prebentzio-neurri gisa gizarte osoari gogorarazten zaio garrantzitsua dela:
-
Erabiltzeko eta botatzeko paperezko zapiak erabiltzea
-
Eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea
-
Eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea sarri
Txertoa hartzea oso erreza da. 65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasun-txartelarekin joan besterik ez dute, baina komeni da, hala ere, aurretik telefonoz deitzea, txertaketa-ordutegien berri izateko.
Soraluzeko Osasun Zentroa: 943-752259