![Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/goiko-kaleko-zorua-leuntzeko-lanak/@@images/image-900-e45ed39b7d487eef1ff1c91775e6562f.jpeg)
Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak
Goiko kaleko zorua leuntzeko lanak egingo ditu Udalak hurrengo egunetan herritarren mugikortasuna bermatzeko helburuarekin; 10.303,99 eurokoa da inbertsioa.
Herritarrek "Goiko kalea" modura ezagutzen duten Etxaburueta kaleko lehen zatiko bizilagunek, baita bertatik igarotzen diren gainontzeko herritarrek ere, arazoak izaten dituzte gurpildun aulkiekin kaleko joan-etorriak egiteko, zoruaren ezaugarriek - adokina edo galtzada-harria- zaildu egiten dutelako era horretako aulkiekin modu egokian ibiltzea.
Hau horrela, eta bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Udalak leundu egingo du herriko anbulategitik Bolia tabernara arteko zoru-zatia.
Lan hauek Izagirre Igeltsaritza enpresak burutuko ditu eta udalak 10.303,99 euroko inbertsioa burutuko du.