Gizarte-langileen lan poltsa

Gizarte-langileen lan poltsa

2021/05/27
Udalerako gizarte-langileen lan poltsa osatzeko oposizio fasearen lehen azterketa uztailaren 2an egingo da; prozesuko hautaketa-organoa osatzen duten kideak ere izendatu dira.

Soraluzeko Udalak Dekretua eman du gizarte-langileen lan poltsa osatzeko oposizio faseko lehen ariketa egiteko data zehaztuz eta prozesua gidatuko duten epaimahaikideen zerrenda argitaratuz.

Aipatu lan-poltsa eratzearen helburua udalak etorkizunean izan litzakeeen kontratazio beharrak asetu ahal izateko hautagai-zerrenda gertu izatea da.

Lehendabiziko proba uztailaren 2an egingo da, goizeko 9etan, Plaentxi Herri Ikastetxean.

Prozesuan parte hartuko duten izengaiek ondorengo loturan aurki dezakete informazio zehatzagoa:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/lan-eskaintza-publikoak

Azterketa egunerako prestatu den COVID-19aren aurkako protokoloaren berri posta elektronikoz helarazi zaie parte hartzaileei.