Gipuzkoako Erroten Eguna

Gipuzkoako Erroten Eguna

2023/05/12
Udalerriko errotak gertutik ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Gure Deba Ibaia elkarteak Errota-Ondarearen Europako Egunaren harira; maiatzaren 20 eta 21ean egingo dira.

Maiatzeko Errota-Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, herriko errotak gertutik ezagutzeko bi bisita gidatu antolatu ditu Soraluzeko Gure Deba Ibaia Elkarteak maiatzaren 20 eta 21erako, euskaraz eta gazteleraz, hurrenez-hurren.

Ekimenaren xedea gertuko historia, teknologia, antropologia, etnografia eta mendeetan zehar aldatuz joan den paisaiaren bitartez publiko orokorrari errota-ondarea hobeto ezagutzeko aukera eskaintzea da.

Bi bisita antolatu dira:

  • Maiatzak 20, larunbata (Euskaraz)
  • Maiatzak 21, igandea (Gazteleraz)

Egitaraua:

  • Aurkezpena (15´).
  • Deba ibaiko errota, burdinola eta zentralak: Igareta, Olabarrena eta Igarate (30´).
  • Sagarrerrekako burdinola, barrena eta errotak: Alzubiaga, Barrena eta Sagarraga. (40´).

(*) Ibilbidearen bigarren zatia egiteko zapata sendoak behar dira eta ibilbidea ez da gomendagarria mugikortasun arazoak dituztenentzat.

Bisitak Arane kiroldegitik abiatuko dira, goizeko 10:00etan

Izen emateko azken eguna maiatzak 18a, osteguna. Ondorengo helbide elektronikoan; Gdi.Soraluze.00@gmail.com