Gimnasiorako material berria
Udaleko Kirol Departamentuak material berriaz hornitu du azken egunotan Arane kiroldegiko gimnasioa, bertako erabiltzaileek egindako eskaerei jaramon eginez; 3.000 euroko inbertsioa egin da.
Soraluzeko Udaleko Kirol Departamentuak material berria erosi du gimnasiorako, erabiltzaileek egindako iradokizun eta eskaerak aintzat hartuta.
Erabiltzaileen eskuragarri dagoen crossfit-a egiteko kirol material berria honako hau da:
- Kettlebell motako pisu errusiarrak 4, 6 , 8 , 10, 12, 16 eta 20 Kilogramokoak.
- Bi barra olinpiko, 150 kilogramora arteko diskoduna.
- 5, 10 eta 20 kilogramoko plater olinpiko desberdinak.
- Wooden Plyobox bat, 40X50x60 zentimetrokoa.
- Sentadillak egiteko kaiola.
- Banku unibertsal erregulagarria.
Kirol Departamentuak 3.000 euroko inbertsioa burutu du gimnasioa elementu berriez hornitzen.