Gaztañerre azoka prestatzeko batzarra

Gaztañerre azoka prestatzeko batzarra

2017/09/25
Soraluzeko Udalak herritarrentzako bilera irekia antolatu du ostegun honetan, arratsaldeko 7etan, azaroaren 11n egingo den uteroko azoka berezia prestatzen hasteko.

Aurreko urteetan moduan, Gaztañerre azoka antolatzeko bilera irekia antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren batzordeak.

Laster dugu 2018ko XXII. Gaztañerre Azoka, azaroaren 11n hain zuzen ere, eta denboraz guztia prestatzeko asmoz, hurrengo ostegunean, hilaren 28an, arratsaldeko 7:00etan, herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko Saioa Aretoan.

Parte hartzea nahi baduzu, etorri!