Gaurtik aurrera erakusketa gelan ikusgai Jaietako Kartel Lehiaketako kartelak

Gaurtik aurrera erakusketa gelan ikusgai Jaietako Kartel Lehiaketako kartelak

2024/07/01
Gaur, astelehena, zabalduko da Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketara aurkeztu diren kartelen erakusketa; sariak uztailaren 5ean banatuko dira, ostirala, arratsaldeko 18:30ean.

Gaur, uztailaren 1a, zabalduko da, eta astebetez egongo da zabalik, Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako Jaietako Kartel Lehiaketako aurtengo ediziora aurkeztutako lanekin osatutako erakusketa.

Lehiaketan ehunka pertsonak hartu dute parte, bai haurren mailan, bai eta gaztetxoen nola helduen mailan ere.

Saritutako lanak jaietako egitarauan argitaratuko dira.

Erakusketaren ordutegia

Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00

Sari-banaketa ekitaldia

Sari-banaketa ekitaldia barixakuan egingo da, uztailaren 5ean, arratsaldeko 6:30ean, erakusketa-aretoan. Hauexek dira banatuko diren sariak, mailaz maila:

"A" maila (LH1-LH2)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"B" maila (LH3-LH4)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"C" maila (LH5-LH6)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"D" maila (DBH)

  • 1. Saria: 50 euroko opari-txartela.
  • 2. Saria: 30 euroko opari-txartela.
  • 3. Saria: 20 euroko opari-txartela.

"E" maila (Helduak)

  • 1. Saria: 300 euroko txekea