Gaur, ekainak 4, zabalduko ditu ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak
Kontrargi

Gaur, ekainak 4, zabalduko ditu ateak Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboak antolatutako erakusketa berriak

2024/06/04
Gaur zabalduko da Oskar Baglietto argazkilari eibartarraren argazkiekin Kontrargi kolektiboak antolatu duen "Paisaiari nire begiradak" izeneko erakusketa berria.

Ekainaren 22ra arte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi kolektiboak antolatuta Oskar Baglietto eibartarraren argazkiak, Paisaiari nire begiradak izenburupeko argazki-bilduma hain zuzen ere.

Argazkilariak paisaiaren espezialitatean egindako lanaren laburpen txiki bat ikus daiteke erakusketan, munduko hainbat bazterretara egindako bidaietan egindako 30 argazki inguru, Euskal Herriko, Espainiar estatuko, Patagoniako, Suitzako zein beste toki batzuetako paisaia ikusgarriak.

Ordutegia

Erakusketak ohiko ordutegia izango du; ondorengoa, hain zuzen ere:

Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00

Zapatutan: 12:00 - 13:30