Otsaileko agenda kulturala
Udaleko Kultura Sailak eman du ezagutzera dagoeneko otsaileko antolatu dituen kultur ekintza ezberdinen egitaraua.
Agendan nabarmentzekoak dira "Ostegunetako Pelikulak" zikloko bi filmak: "Tarde para la ira" eta " Un monstruo viene a verme"; Banarte Antzerki Talde durangarraren "Dudas razonables" antzezlana; Haurrentzako "The snow queen" eta "Zipi Zape, kapitainaren uhartea" pelikulak eta Mª Luisa Blasco soraluzetarraren "Retrato enigmático" liburuaren aurkezpen-ekitaldia.
Horretaz gainera, hilaren 24, 25 eta 28an ospatuko diren aratosteak dira nabarmendu beharrekoak; euskal aratosteak, mozorro jaia eta haurren dantza-lehiaketa izanik, hurrenez hurren, egun horietako ekitaldirik esanguratsuenak.
Otsailean herrian antolatutako ekintzen berri izateko sakatu hemen.