Gaueko autobus zerbitzua egongo da gauero Soraluzeko jaiak direla eta
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebusen gaueko autobus zerbitzu berezia jarriko du uztailaren 24tik 26ra bitarte, Soraluzeko jaiak direla eta. Autobus zerbitzu bereziak Eibartik eta Aretxabaletatik edo Arrasatetik izango ditu irteerak, gau bakoitzean hiru.
Jarraian Aretxabaleta-Eibar lineako noranzko bakoitzeko autobusen ordutegiak:
Aretxabaleta - Eibar noranzkoa
Aretxabaleta | Arrasate | Bergara | Osintxu | Soraluze | Eibar |
00:00 | 00:10 | 00:30 | 00:35 | 00:40 | 00:50 |
02:00 | 02:10 | 02:30 | 02:35 | 02:40 | 02:50 |
04:10 | 04:30 | 04:35 | 04:40 | 04:50 |
Eibar - Aretxabaleta noranzkoa
Eibar | Soraluze | Osintxu | Bergara | Arrasate | Aretxabaleta |
01:00 | 01:10 | 01:15 | 01:20 | 01:40 | 01:50 |
03:00 | 03:10 | 03:15 | 03:20 | 03:40 | |
05:00 | 05:10 | 05:15 | 05:20 | 05:40 | 05:50 |
Horrez gain, uztailaren 27an, larunbata izanik gauetako ohiko autobus zerbitzua egongo da, orduro.
Soraluzeko udalak gogorarazi nahi du gaueko autobus zerbitzuak bide ematen duela Debagoiena eta Debabarrena eskualdeen artean zubiak eraiki eta kultur eta aisialdi eskaintzaz gozatzeko. Bereziki gonbita luzatu nahi die Soraluze inguruko herrietako gazteei Santiago eta Santa Ana jaiak berdintasunean, askatasunez eta errespetuz goza ditzaten.