Errespetua, gatazkak konpontzeko tresna

Errespetua, gatazkak konpontzeko tresna

2017/03/23
Errespetuak gatazkak bideratzeko garaian duen garrantziaz arituko da Miren Harizmendi irakaslea martxoaren 30erako antolatu den formazio saioan.

Martxoaren 30ean emango da Eskola Herritarra egitasmoaren baitan antolatu den lehen formakuntza saioa, eta, harremanetan izaten ditugun gatazketatik ikasi eta errespetuan oinarritutako komunikazioa lantzea izango du helburu.

Miren Harizmendi Gonzalez, Gizarte Psikologian doktoregaia eta UEUkidea, izango da “Errepetua, gatazken eraldatzaile” saioaren formatzailea, eta, 18:30tan hasi eta bi ordu iraungo duen saio teoriko-praktikoa eskainiko du herriko Antzokian.

Plaza kopurua mugatua egongo da, eta, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.

Otsailean herritarrekin egindako asanbladan aipatutako gaia jorratzeko beharra adierazi zen, eta hurrengo hilabeteetan egingo diren formakuntza saioetan gehiago sakontzeko aukera izango da, hala nola, haurren heziketan zein generoaren ikuspuntutik harremanek nola eragiten duten landuko da.

EGUNA: Martxoak 30, osteguna.

ORDUA: 18:30etan.

NON: Herri Antzokian.

Hezkuntza Proiektuaren baitako egitasmoa da Eskola Herritarra.

Ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: