Garbiketa zerbitzua adjudikatzeko prozesua
Udalaren eraikin eta instalazioen garbiketa-zerbitzua adjudikatzeko prozesuaren barruan, bilera egingo du ostiral honetan kontratazio mahaiak, proposamen ekonomikoak aztertzeko.
Udal eraikinen garbiketa-zerbitzua esleipenera atera zuen Soraluzeko Udalak, martxoaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak horrela erabaki ostean.
Lehiaketa honetara aurkeztu nahi zuten enpresek apirilaren 25era arteko epea izan zuten bere proposamenak helarazteko.
Maiatzaren 12an lehendabiziko bilera egin zuten kontratazio-mahaiko kideek, "B" kartazalean jasotako enpresek aurkeztutako egitasmoak aztertu eta baloratzeko.
Biharko bileran, "C" kartazala zabaldu eta aztertuko dute kontratazio-mahaiko kideek, lehiaketara aurkeztu diren enpresek egindako eskaintza ekonomikoak gordetzen dituen kartazala, hain zuzen ere.
Bilera, eguerdiko 13:00etan egingo da, udaletxeko bilera-gelan.