Gaizka Aranguren historialariaren hitzaldia

Gaizka Aranguren historialariaren hitzaldia

2023/10/24
Gaizka Aranguren historialari eta kazetari iruñearrak hitzaldi eskainiko du bihar, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian, Deba ibaiko paisaia eta presei buruzko eztabaidari hasiera emateko.

Bihar, asteazkena, abiatuko da Deba ibaiko ibai-paisaia eta presekin zer egin eztabaidatzeko Soraluzeko Udalak martxan jarritako partaidetza prozesua.

Eztabaidaren atariko, hitzaldi pedagokigoa eskainiko du arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian, Gaizka Aranguren historialariak.

Aranguren doktorea da historian eta aritua eta aditua ondare material eta immaterialaren arloan. ICOMOS-Espainiako Kultura Ondare Immaterialeko Batzordeko partaidea da eta Estatu Espainiarreko Antropologia Elkarteko (ASAEE) kidea ere bai. Profesionalki ere, arlo horretan dihardu, Labrit enpresaren Zuzendari Nagusi gisa.

Hitzaldiaren ostean bertaratutakoek beren iritzi eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dute, EMUN aholkularitzak gidatuko duen saioan.

Aipatu hitzaldiaren eta ondorengo eztabaidaren iraupena 2 ordukoa izango da, arratsaldeko 18:30ean  hasita.

Hori horrela, saioaren antolaketa-lanak errazteko asmoz, aurrez izena emateko formulario bat prestatu da (egin klik HEMEN); udaleko 943753043 telefonoan ere egongo da izena emateko aukera.

Dagoeneko 63 herritarrek eman du biharko saiorako izena.