Gabonetako apaingarrien lehiaketa

Gabonetako apaingarrien lehiaketa

2018/01/08
Monti Carreterok irabazi du Soraluzeko Udalak antolatutako Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa; sei pertsonak hartu du parte lehendabiziko edizio honetan.

Aurten, lehenengo aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberrietarako.

Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearen batera.

Guztira 6 pertsonak hartu du parte lehiaketaren lehendabiziko edizio honetan.

Epaimahaiak ondorengo irizpideak baloratu dira irabazlea aukeratzeko orduan:

- Jasangarritasuna, materialen berrerabilpena.

- Originaltasuna.

- Apainketaren kalitatea.

- Armonia eta diseinua.

Aurtengo irabazlea Monti Carretero izan da.

Balkoi irabazlea HEMEN ikus daiteke.

Zorionak !!!