Gabonetako apaingarrien lehiaketak badu irabazlea
Aurten, zortzigarren aldiz, Gabonetako motiboekin apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketa antolatu du Soraluzeko Udalak Eguberri garairako.
Lehiaketa honen bitartez, leiho eta balkoien apainketa bultzatu nahi izan du Udalak, herriko bazterrak kolorez jantzi eta herritarrei bizilagunek egindako ekarpen artistikoaz gozatzeko aukera ematearekin batera.
Saridunak
Guztira 4 etxek hartu dute parte edizio honetan eta Angel García Martínez eta haren etxekoak izan dira irabazleak.
Epaimahaiak, gabon garaian ikustaldi aldizkatuak egin ostean, eta oinarrietan jasotako irizpideak kontutan hartuta, erabaki du sariduna.
Saridunek atzo jaso zuten 100 euroko saria Unai Larreategi alkatearen eta Ana Maiztegi zinegotziaren eskutik. Udalak, halaber, eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten bizilagun denei.